Albaolak bisita gidatu pribatuak egiteko aukera eskaintzen du. Zerbitzu esklusibo hau eskuratzeko aldez aurretiko erreserba egitea beharrezkoa da. Zuretzat edo zure taldearearentzat museoko profesional batek zuzendutako bisita izango da. Taldeak, gehienez, 25 pertsonakoak izan daitezke. Zure zaletasunen arabera diseinatutako esperientzia baten onura guztiak ditu, eguna eta ordua hauta ditzakezu, baita Albaolak beti eskura dituen 4 hizkuntzen artean ere. Historiaren zati interesgarri eta harrigarri batean sakontzeko eta hobeto ezagutzeko aukera da, jakin-mina dutenentzat aproposa eta istorio eder batez gozatzen dakitenentzat ezin hobea. Bisita pribatu hauek ordubeteko iraupena dute, eta honen guztiaren ondoren gogotsu geratu direnentzat, museoa libreki bisitatzeko denbora mugagabea.

Informazio gehiago jasotzeko edota erreserba bat egiteko, info@albaola.org helbide elektronikoaren bitartez kontakta gaitzakezue edo 943392426 zenbakira deituz.