Bisita mistoa

ficha-img
ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA
Gaur

Bisita gidatuak 30 minutuko iraupena du, eta erabilgarri dauden 4 espazioetatik 2 zeharkatzen ditu: ontzigintza tradizionala eta XVI. mendeko galeoia. Euskal baleazaleei eskainitako erakusketa eta lanbide tradizionalen tailerra norberaren kasa bisitatzen dira.

Albaolako bisita lau gunetan banatuta dago, eta gidari batek lagunduta egin daitezke horietako bi. Lehenik eta behin, euskal baleazaleei eskainitako erakusketa dago; balea-ehiztari haien historia liluragarria ezagutzeko bidaia da, San Juan galeoiaren arrastoari jarraituz kontatua. Baleontzi hori Ternuan hondoratu zen, XVI. mendean, eta mende batzuk geroago Parcs Canadako urpeko ondareko arkeologo talde batek "erreskatatu" zuen. Ontzi horri buruzko hainbat material daude: oso material grafiko bisualak, lanabesak eta maketak. Erakusketa bakarka bisitatzen da.

Hortik aurrera, eskailera edo igogailuaren bidez solairu nagusira igota, ontzigintza tradizionalera eta gidarien elkargunera iristen da. Harmailetatik (eserleku gisa ere erabil daiteke) zuzenean ikus daiteke nola egiten duten lan Albaolako itsas arotzeriako nazioarteko eskolako ikasleek; garai eta mota desberdinetako ontziak eraikitzen dituzte, edo ondare-balioa duten beste ontzi batzuk zaharberritzen dituzte. Ondoren, egurrezko tunel bat zeharkatuta, San Juan galeoiaren erreplika egiten ari diren gunera iristen da. Proiektu hori bakarra da munduan, eta UNESCOren babesa du. Brankatik eta popatik, ababorretik eta istriborretik ikus daiteke eraikuntza. Azkenik, lanbide tradizionalei eskainitako gunera iristen da; ontzigintzarekin zerikusia duten lanbideak dira, hala nola forja, arraunen eta poleen eraikuntza, sokagintza edo kandelagintza.

Albaolak lau hizkuntzatan eskaintzen ditu bisita gidatuak: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez.